LBFk "Néstor Basterretxearen ondare kulturalaren hurbilketa bat" udako ikastaroan parte hartu du

2024 Eka 21

LBFk Artium Museoak Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan antolatutako “Nestor Basterretxearen ondare kulturalaren hurbilketa bat” ikastaroan parte hartu du (Gasteiz, ekainak 20-21), “Nestor Basterretxearen lanak mugimendu politiko, sozial eta kulturaletarako: Lazkaoko Beneditarren Fundazioak gordetzen duena” ponentziarekin. Ikastaroa Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egiten ari diren ekitaldien barruan kokatzen da, eta Euskal Herriko hainbat museo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako arduradunek parte hartu dute, zentro horiek Basterretxearen lanak ezagutzeko zertan diren baliagarriak erakutsiz.