
Lazkaoko Beneditarren Fundazioak Euskaraldian parte hartuko du. Laugarren edizioa dugu aurtengoa, eta maiatzaren 15etik 25era egingo da. Euskaraldia herritarron hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da; eta euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa ahartu dugu.
Animatu zu ere ahobizi edo belarriprest izatera! (www.euskaraldia.eus)