LBFn denetariko funtsak gordetzen ditugu, bai euskarriaren aldetik, baita gaiaren aldetik ere. Dena dela, azpimarratzekoak dira Euskal Herriko historiaren azken hamarkadak ezagutzeko baliagarriak diren funtsak, politika eta gizarte mugimenduen ingurukoak batez ere.
Funtsak hiru atal nagusitan banatuta daude: biblioteka, bildumak eta artxiboak, eta kartelak eta pegatinak. Guztiak ere euskal gaien ingurukoak, eta funtsezkoak Euskal Herriko historiaren azken hamarkadak ulertzeko.