Biblioteka

LBFren bibliotekaren barruan hemeroteka aipatu behar dugu, 8.000tik gora titulu dituena, XIX. mendearen bukaeratik gaur egunera bitartekoak. Azpimarratzekoak dira 1970eko hamarkadako aldizkari politikoak, Francoren diktadura garaian erbestean edo klandestinitatean argitaratutakoak eta, oro har, 1970tik gaur egunera bitarteko aldizkari politikoak eta gizarte mugimenduen ingurukoak; horietako asko, zabalkunde gutxikoak eta beste inon gorde ez direnak.

Fundazioan bertan, Lazkaoko Beneditarren Monasterioko Biblioteka eta Juan Jose Agirrek osatutako Euskal Biblioteka kontsulta daitezke. Katalogoa Euskadiko Liburutegien Bilgunean dago.