Fundazioa
Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011n sortu zen, Juan Jose Agirrek egindako lanari jarraipena eta babesa emateko.
Fundazioa hiru erakundek osatzen dute: Lazkaoko Beneditarren komunitateak, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Patronatua da fundazioaren organo gorena, eta sei kide dauzka, erakunde sortzaile bakoitzetik bina. Lazkaoko Beneditarren priore Rufino Mugica da fundazioaren lehendakaria, eta lehendakariordea, berriz, Lazkaoko alkatea. Juan Jose Agirre bera da LBFren ohorezko zuzendaria.