Lazkaoko Beneditarren Fundazioak Euskadiko Artxibo Historikoak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean antolatutako “Funts pribatu eta pertsonalak (XIX eta XX. mendeetakoak) agiritegi historikoetan” jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia azaroaren 7an izan da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, eta bertan parte hartu dute Borja Aguinagaldek, Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendariak, Miquel Pérezek, Catalunyako Artxibo Historikoaren zabalkunde-arduradunak, Iñaki Goioganak, Sabino Arana Fundazioaren artxibozainak, eta Miren Barandiaranek, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren izenean. Jardunaldian artxibo pribatuek ikerketari egiten dioten ekarpenaz hitz egin dute, baita etorkizunera begira haien kontserbazioa eta zabalkundea bermatzearen beharraz ere.
"FUNTS PRIBATU ETA PERTSONALAK (XIX ETA XX. MENDEETAKOAK) AGIRITEGI HISTORIKOETAN" JARDUNALDIA
2023 Aza 07