
Bigarren urtez jarraian, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak Artista-liburuaren Gipuzkoako Topaketetan parte hartuko du. IX. Topaketak izango dira aurtengoak, eta bertaratzen direnek Beneditarren Monasterioko biblioteka ezagutzeko aukera izango dute, bertako zuzendari Juan Jose Agirrek egingo duen bisita gidatuaz baliatuta. Era berean, Luis Barrios artista enkoadernatzaileak erakustaldia egingo du, eta liburu-ebakidurak urre-xaflaz nola urreztatu erakutsiko digu.
Bisita eta erakustaldia urriaren 26an egingo dira, larunbata, 11:00etan. Plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita.