VIII. Artista-liburuaren Gipuzkoako Topaketak ekimenaren barruan, bisita gidatua antolatu dugu Lazkaoko Beneditarren Fundazioan, azaroaren 4an, larunbata, 11:00etan.
Hain zuzen ere, Beneditarren Monastegiko biblioteka ezagutuko dugu, non XV. mendetik gaur egunera arteko liburuak gordetzen diren. Garai desberdinetako liburuak ikusiko ditugu, gai, formato eta estilo desberdinetakoak; hainbat bitxikeri ere kontatuko dizkigute.
Plaza mugatuak. Aurretik izena eman behar da:
T. 943888781 / lbf@lbf.eus