BEASAINDARRENTZAT PROPIO ANTOLATUTAKO BISITA GIDATU GEHIAGO

2026 Aza 09

Beasaingo Udalarekin daukagun hitzarmenaren baitan, eta goierritarrentzat egiten ari garen bisita gidatuei jarraipena emanez, bisita gidatuak antolatu ditugu berriro propio beasaindarrentzat.

Bisitak azaroko azken astean egingo ditugu:

- Azaroak 27, ostirala, 18:30-20:00

- Azaroak 28, larunbata, 11:00-12:30.

Plazak mugatuak dira, beraz, bisitetara etorri nahi duten beasaindarrek eguna aukeratu eta izena eman behar dute, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita.

Bisitak dohainik izango dira.