BEASAINDARRENTZAT PROPIO ANTOLATUTAKO BISITAK EGINGO DITUGU APIRILEAN

2026 Api 01

Goierritarrentzat egin ditugun bisita gidatuei jarraipena emanez, Lazkaoko Beneditarren Fundazioa eta Beasaingo Udalaren arteko hitzarmenaren baitan, beasaindarrentzat propio antolatutako bisitak egingo ditugu apirilean, honela:

-          Apirilak 24, ostirala, 11:00

-          Apirilak 25, larunbata, 11:00.

Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Bisitak dohainik dira.