
Lazkaoko Beneditarren Fundazioak bisita gidatu gehiago antolatu ditu ekaina eta uztailean, Goierriko udalekin egindako hitzarmenen baitan.
Hona egun eta orduak:
- Ekainak 17, asteazkena, 18:30ean
- Ekainak 20, larunbata, 11:00etan
- Uztailak 3, ostirala, 11:00etan
- Uztailak 9, osteguna, 11:00etan.
Espreski gonbidatuta daude honako herrietako biztanleak: Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Zaldibia eta Zegama
Plazak mugatuak direnez, interesa dutenek eguna aukeratu eta aurretik eman behar dute izena, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Bisitak dohainik izango dira.