BISITA GIDATUAK GOIERRITARRENTZAT

2026 Ira 30

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak goierritarrentzako bisita gidatu irekiak antolatu ditu berriro, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Zaldibia eta Zegamako udalekin dauzkan hitzarmenen baitan.

Bisitak urritik abendura bitartean egingo ditugu. Plazak mugatuak direnez, interesa dutenek eguna aukeratu eta aurretik eman behar dute izena, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Bisitak dohainik izango dira.

Hona urriko bisitak:

- Urriak 16, ostirala, 18:30

- Urriak 17, larunbata, 11:00

- Urriak 22, osteguna, 11:00.

Gainerako bisitak aurrerago argitaratuko ditugu.

Bisitak dohainik izango dira.