Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondareko zuzendari Mari Jose Telleria eta Batzar Nagusietako Kultura Batzordeko hainbat kide izan ditugu gaur gurean; Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrain ere haiekin izan da bisitan. Gure zentroaren nondik norakoak azaldu dizkiegu, eta bertan gordetzen ditugun funtsak ikusi dituzte, baita haiekin zer nolako lana egiten dugun ere.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO KULTURA ONDAREKO ZUZENDARIAREN ETA BATZAR NAGUSIETAKO KULTURA BATZORDEKO KIDEEN BISITA
2025 Urt 16