HARRERA ONA IZAN DUTE GOIERRITARRENTZAT ANTOLATUTAKO BISITEK

2025 Urt 08

2024an hitzarmenak sinatu genituen Goierriko hainbat udalekin (Arama, Ataun, Beasain, Idiazabal, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Zaldibia eta Zegama), eta hitzarmen horien baitan, urteko azken hilabeteetan bisita gidatuak egin genituen udalerri horietako biztanleentzat (dohainik).

Guztira 179 goierritar izan ziren gurean; zentroan gordetako funtsak ikusi eta bertan egiten dugun lana ezagutu zuten. Bisitek oso harrera ona izan zuten, eta 2025an horiekin jarraitzea aurreikusten dugu.