HAUTESKUNDE-PROPAGANDA GORDETZEN DUGU

2024 Api 08

Hauteskunde garaia dugu. Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarreko ordezkariak aukeratuko ditugu, eta ekainaren 9an, Europako Parlamentura joango direnak. Lazkaoko Beneditarren Fundazioan hauteskunde programak eta propaganda jasotzen ditugula gogorarazi nahi dizuegu, formatua edozein delarik ere. Oso bereziki interesatzen zaigu, gainera, lekuan lekuko materiala eta zabalkunde txikia izan dezakeena.

Hauteskunde-programak, kartelak, panfletoak, pegatinak, aldizkari bereziak, oktabilak, merchandishing objektuak… Aipatutakoak badituzue, arren, ez bota. Helarazi guri. Etorkizunean oso baliagarriak izango dira gure historia ezagutzeko.

Paperean: Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, Elosegi 27, 20210 Lazkao.

Digitalean: lbf@lbf.eus.

Nahiago baduzue, jarri gurekin harremanetan materiala nola jaso adosteko (T. 943888781).