JUAN JOSE AGIRREK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ETA EUSKAL HERRITARREN AITORTZA JASO DU

2024 Urr 21

Juan Jose Agirrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta herritaren aitortza jaso zuen pasa den ostiralean, urriak 18, Lazkaoko beneditarren elizan burutu zen ekitaldi hunkigarri batean. Erakundeetako ordezkariak, kulturaren esparrukoak, familiartekoak, lagunak eta, oro har, herritarrak izan zituen Agirrek alboan.  

Ekitaldian Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Politika sailburu ohi Mari Karmen Garmendiak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak hitz egin zuten, eta denek Agirrek egindako lanaren garrantzia eta Euskal Herriko historiaren azken hamarkadetako memoria gordetzeko egindako lan nekaezina azpimarratu zuten. Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak ere ekitaldian parte hartu zuten, baita Lazkaoko hainbat taldek ere: Lazkaoko txistulariek, Kantaka abesbatzak, Oin Arin dantza taldeak, eta Aizpea Garmendia eta Felipe Altuna bertsolariek. Ohiana Sarasola izan zen aurkezle.

Aitortza egiteaz gain, Aldundiak Antxon Mendizabal “Mendi”-k egindako eskultura oparitu zion Agirreri. Honek, hunkiturik, esker oneko hitzak izan zituen, besteak beste, Aldundiarentzat, bertaratutakoentzat eta urtetan lagundu dutenentzat.