Urriaren 23tik azaroaren 28ra Lazkaoko Beneditarren Fundazioarekin hitzarmena daukaten herrietako biztanleek aukera izango dute berriro gurera etorri eta bisita gidatua egiteko.
Bisitak ostegun eta ostiraletan izango dira, 18:30etatik 20:00etara. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Bakoitzak bere herriari dagokion egunerako eman behar du izena, honela:
- Urriak 23: Itsaso
- Urriak 24: Idiazabal
- Urriak 30: Ataun
- Azaroak 6: Zaldibia
- Azaroak 7: Gabiria
- Azaroak 14: Arama eta Legorreta
- Azaroak 20: Olaberria
- Azaroak 21: Mutiloa, Segura, Zegama
- Azaroak 27: Beasain
- Azaroak 28: Ezkio
- Abenduak 11: Beasain (BERRIA!).
Lazkaokoek, bestalde, urriaren 29an, 11:00etan, eta abenduaren 13an, 11:00etan egingo ditugun bisitetarako eman ahal izango dute izena.