
2026an zehar Lazkaoko Beneditarren Fundazioak bisita gidatuak egingo ditu berriro goierritarrentzat, Goierriko hainbat udalekin sinatutako hitzarmenen baitan (Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Zaldibia eta Zegama).
Lehen txanda martxoan izango da, honela:
- Martxoak 14, larunbata, 11:00etan
- Martxoak 18, asteazkena, 11:00etan
- Martxoak 25, asteazkena, 18:30ean.
Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita.