
Martxoaren 6an hasiko dira berriro goierritarrentzat antolatutako bisita gidatu irekiak. Idiazabalgoak izango dira lehenak; ondoren etorriko dira gainerakoak. Aurten, gainera, bi udalerri batu dira hitzarmenetara: Ezkio-Itsaso eta Gabiria.
Bisitak Lazkaoko Beneditarren Fundazioak eta Goierriko hainbat udalek sinatutako hitzarmenaren baitan egingo dira, eta bisitariek fundazioan eta Beneditarren Bibliotekan gordetzen diren funtsak ezagutu ahal izango dituzte.
Bisita guztiak 18:00etik 20:00etara izango dira. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Aurreko urtean bezala, bakoitzak bere herriari dagokion egunerako eman behar du izena.
- Martxoak 6: Idiazabal
- Martxoak 13: Arama
- Martxoak 14: Itsaso
- Martxoak 20: Legorreta
- Martxoak 21: Zegama
- Martxoak 27: Mutiloa
- Apirilak 4: Beasain
- Apirilak 10: Gabiria
- Maiatzak 15: Ezkio
- Maiatzak 16: Zaldibia
- Maiatzak 22: Ataun
- Maiatzak 23: Segura
- Maiatzak 29: Olaberria.
Martxoaren 26an, bestalde, lazkaotarrek izango dute bisita egiteko aukera, 18:00etan, aurretik izena emanda.