GOIERRKO UDALEKIN HITZARMENAK ETA BISITA GIDATUAK

2024 Ira 09

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak hitzarmenak sinatu ditu Goierriko hainbat udalekin, dokumentazio zentroan gordetzen den materiala goierritarrei ezagutzera emateko. Arama, Ataun, Beasain, Idiazabal, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Zaldibia eta Zegamako udalek sinatu dituzte hitzarmenak, eta horien arabera, bisita gidatuak egingo ditugu bertako herritarrentzat, irailean hasi eta abendura bitartean. Bisita horietako batzuk aipatu herrietako elkarteentzat izango dira; beste batzuk irekiak izango dira, hots, herri horietako edonork parte hartu ahal izango du.

Bisita guztiak 18:30etik 20:00etara egingo dira. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita. Bakoitzak bere herriari dagokion egunerako eman behar du izena.

Bisita irekietarako egunak:

  • Arama: abenduak 4 eta 5
  • Ataun: irailak 26 eta azaroak 28
  • Beasain: azaroak 21 eta 29
  • Idiazabal: irailak 20 eta urriak 17
  • Legorreta: urriak 10 eta azaroak 22
  • Mutiloa: urriak 24 eta azaroak 8
  • Olaberria: urriak 25 eta azaroak 14
  • Segura: irailak 27 eta azaroak 7
  • Zaldibia: urriak 31 eta azaroak 15
  • Zegama: urriak 3 eta 11.