
Maiatzaren16an, larunbata, ekimen berezia burutuko dugu Lazkaoko Beneditarren Fundazioan. Luis Barrios artista enkoadernatzaile eta liburuetan adituak “Nork eta nola asmatu zituzten liburuak?” hitzaldia emango du, Mario Telenti pianojoleak lagunduta. Horren aurretik, bisita gidatua egingo dugu Lazkaoko Beneditarren Liburutegian, bertako zuzendari Juan Jose Agirreren eskutik.
- 10:30: bisita gidatua Lazkaoko Beneditarren Liburutegian (Juan Jose Agirre), euskaraz eta gazteleraz.
- 11:30: “Nork eta nola asmatu zituzten liburuak?” hitzaldia eta musika emanaldia (Luis Barrios eta Mario Telenti), gazteleraz.
Ekimena 2025eko udazkenean egin ziren X. Gipuzkoako Artista-liburuaren Topaketen baitan kokatu behar dugu, haien luzapen moduan –azaroaren 15erako aurreikusita zegoen, baina bertan behera geratu zen–.
Oharra: bisita eta hitzaldirako plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman behar da, 943888781 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita.